XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal Herriari dagokion eskolaren aldeIkastolek manifestaldia egingo larunbatean, Bilbon.
Ikastolak manifestaldia antolatu du Bilbon datorren larunbaterako, alderdi abertzale indartsuenen oniritziz,
Bakerako hitzarmenean, kupoa, Ertzaintza, autodeterminazioa, Nafarroa eta abar hizpide eta erabakigai diren bezalaxe,
Helburu horretara iritsi bitartean Hezkuntza Saila eta Konfederakundea egiten ari diren pausoak, bilerak eta hitzarmenak ere ikastolen gogokoak direla aitortu nahi da manifestaldiaren bidez.
Eta jakina, eguneroko arazo larrien erantzuna, subentzioak behar den moduan eta garaian jasotzea, ikastetxe berriak egitea, dohantasun osoa eta abar ere eskatuko dira.
Besteak beste, Ikasbide, Jakintza, Andoain, Aitor, Lazkao, Urretxu, Alkartu, Amurrio eta abar daude ikastetxe berri baten faltan.
Bilboko
Bigarren pankartak
Hirugarrenak, berriz,
Ondoren, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar aldeko federazioen pankartak zabalduko dira.
Eta bakoitzaren atzetik, ikastolakideak, alkate eta zinegotziak, herritarrak joango dira, herrika eta bailaraka pilatuz.
Larunbateko manifestaldia festa ere badenez, ikastola bakoitzak bere txistulari, akordeoilari, antzerkilari, pailazo taldeak eta abar eramango ditu.
Manifestaldia antolatzeaz Bilbotarrak arduratuko dira: lehen, bigarren eta hirugarren pankartak prestatzeaz, ikurriñak eskuratzeaz, ikastolak multzoka ezartzeaz, behar den ordena zaintzeaz eta abarrez.
Alderdi politikoek utziko dute
Baita eskarmentua duen jendea ere.
Ikastola bakoitzeko juntak ari dira autobusak antolatzen eta gurasoei gutunak eta oharrak biltzen.
Irrati eta egunkarietan ere hasi dira iragarkiak manifestaldirako dei eginaz.
Ostegunean berriro batzarra Donostian.Eta honelako ekintza bat eratzeko egun gutxi daudenez, berriro ostegunean bilduko dira Euskal Herriko ikastola guztiak Donostiako Costa Vasca hotelean, arratsaldeko 7etan, zehatz-mehatz dena erabakirik uzteko.
M. A.